A l a i n e [&] I r a t i . =) http://pitxiness.nireblog.com Geologia, plaken tektonika. Sun, 08 Nov 2009 09:32:26 +0100 A l a i n e [&] I r a t i . =) http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://pitxiness.nireblog.com http://nireblog.com O n d o r i o a k . http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/17/o-n-d-o-r-i-o-a-k http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/17/o-n-d-o-r-i-o-a-k Hiru asteetan zehar aritu gara proiektu honekin lanean, eta hasieran blogaren funtzionamendua ulertzen ez genuen arren, azkenean erosotasunez erabiltzeko gai garela uste dugu.

Kategoriak eta estekak nola jarri ikasi dugu, besteak beste, eta lagunen blogetan komentarioak uzten.

Baliabide interesgarria dela deritzogu, etorkizunean honen antzeko beste lan edo proiekturen bat egin nahi bagenu.

Bestalde, geologiari eta lurreko plaka tektonikoei buruz ikerketa sakona burutu dugu proiektu honekin, hala nola, orogeno mota desberdinak aztertuz, teorio garrantzitsuenak irakurriz, ertz mota desberdinak ikasiz...

Hau guztiagatik, pozik gaude egindako lanarekin.

Comments

]]>
Tue, 17 Jun 2008 09:19:25 +0100
B i b l i o g r a f i a . http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/17/b-i-b-l-i-o-g-r-a-f-i-a http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/17/b-i-b-l-i-o-g-r-a-f-i-a Gure lana osatzeko erabili ditugun informazio iturriak, interneteko helbide elektroniko hauek dira:

 - www.wikipedia.com

 - www.youtube.com

 - www.google.com

 - www.ig.uit.no/webgeology/spanish/plate_tect_sp.swf

 - www.plakak.nireblog.com

 - http://www.ikasquest.net/webquest/soporte_mondrian_w.php?id_actividad=204&id_pagina=1

Comments

]]>
Tue, 17 Jun 2008 08:58:36 +0100
T s u n a m i a k . http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/13/t-s-u-n-a-m-i-a-k http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/13/t-s-u-n-a-m-i-a-k Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua.

 Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia.


Izandako tsunamiak:

Gehiengo tsunamiak Ozeano Bareko kostetan gerazten dira, baina mundu osoan gerta daitekeen fenomenoa da, ur kopuru handiak dauden lekuetan (itsaso, ozeano, aintzira). Ehunka tsunami sarri izaten dira, baina hain dira txikiak ezen ez diren arriskutsuek ezta detektatzen ere,ekipamendu espezializatuarekin ez bada.

1650 K.a. - Santorini edo Thera (Grezia)

1650 eta 1600 K.a. tartean (oraindik eztabaidagai), Greziako Santorini sumendi-uhartea eztanda egin zuen, uhartearen bi herenak ur azpian jaurtiz. 100-150 metroko tsunamia sortu zuen eta Kretako kosta suntsitu (70 kmra), kultura minoikoa ia ezabatuz. Gertaera hau jotzen da Platonen iturburu bezala Atlantisen mitoa idazteko Kritias bere liburuan.

1755 - Lisboa (Portugal)

Milaka lisboatar hil ziren, 1755eko Lisboako lurrikara ondoren sortutako tsunamiak. Lurrikarak sortutako txikizio eta anabasak milaka portugaldar bultzatu zituen Lisboako kostara, sutetik ihesi. Han, lurrikara eragindako olatu erraldoiak harrapatu zituen. Katastrofe hartan Lisboako beheko auzo guztia deuseztatu zen, Pombal markesak berreraiki zuelarik.

1883 - Krakatoa (Indonesia)

Krakatoa sumendi-uhartea guztiz lehertu zen, barneko magma poltsak presio izugarri handiak jasan ondoren. 40 metroko olatu erraldoia sortu zuen eta 36.000 hildako.

2004 - Indiako Ozeanoko Tsunamia

2004ko abenduaren 26an Indonesiako mendebaldean dagoen Banda Aceh estatutik kilometro batzuetara epizentroa zuen 9,2 Richter eskalako lurrikarak sortua. 320.000 hildako (210.000 Indonesian bakarrik). Ozeano Indioko kosta guztietan pairatu zuten: Indonesian, Malaysia, Tailandia, Bangladesh, India, Sri Lanka, Somalia, Kenia, Tanzania. Ozeano Barean ez bezala, Ozeano Indioko herrialdeek ez zuten tsunami alerta zerbitzu garaturik

(Ikusi loturetan 2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara)

Comments

]]>
Fri, 13 Jun 2008 12:33:55 +0100
O r o g e n o M o t a k http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/12/o-r-o-g-e-n-o-m-o-t-a-k http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/12/o-r-o-g-e-n-o-m-o-t-a-k Plaka tektonikoen mugimenduak eta ertz motak ikusteko,  Klikatu loturetan azaltzen den, "PLAKEN MUGIMENDUAK" atalean.

 L U R R I K A R A K


Lurrikara, baita ere seismo edo sismoa, lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitzei deitzen zaie, normalean jatorri tektoniko edo bolkanikoa dutenak. Lurrikaren, bere jatorrien eta uhin sismikoak lurrean zehar nola zabaltzen dire aztertzen duen zientziari sismologia deitzen zaio.

Lurrikara gehienak plaka tektonikoen mugetan konzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira. Ziklo sismiko izeneko ziklo baten amaieran gertatzen dira, noiz lurraren barnean deformazioaren indarra pilatzen da, gero bapatean askatuz eta lurrikara sortuz. Honen ondoren, deformazioa berriro pilatzen hasten da.

Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari epizentro.

Lurrikara hiltzaileenak

Postua Lurrikara Estatua Urtea Hildakoak
1 "Shaanxi" Txina 1556 830.000
2 "Indiako Ozeanoa" Indonesia ondoan 2004 283.100
3 "Tangshan" Txina 1976 242.000
4 "Alepo" Siria 1138 230.000
5 "Gansu" Txina 1920 200.000 ggb

Comments

]]>
Thu, 12 Jun 2008 09:09:46 +0100
L i t o s f e r a k o P l a k e n mugimenduak http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/12/l-i-t-o-s-f-e-r-a-k-o-p-l-a-k-e-n-mugimenduak http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/12/l-i-t-o-s-f-e-r-a-k-o-p-l-a-k-e-n-mugimenduak Plaken tektonikaren teoria edo Tektonika global berria, litosfera mantuaren gainean higitzen diren plaketan zatiturik dagoela dioen teoria zientifikoa da. Teoriak plaken mugimenduak, norabideak eta elkarrekintzak ere deskribatzen ditu. Litosferako plakek lurrazalean sortzen dituzten konplexutasunak aztertzen ditu eta kontinenteen jitoa eta hondo ozeanikoaren hedatzearen teorietan oinarriturik dago.


Litosferako plakak lurrazal ozeaniko zein kontinentala osatzen duten egitura erraldoiak dira. Plakok, dortsal ozeaniko, transformazio-faila, ozeanoko fosa eta kontinente mailako apurketa handiez mugaturik daude. Zurrunak dira eta lurrazala eta mantuaren gainaldea osatzen dute. Astenosferaren gainean etengabeko higiduran aurkitzen dira, gainera. Astenosfera, era berean, mantuaren gehiengoa osatzen duen mesosferaren zati bat da. Ikuspuntu tektonikotik begiratuta, badirudi masa inertea dela.

Comments

]]>
Thu, 12 Jun 2008 08:56:57 +0100
P l a k e n T e k t o n i k a r e n Teoria. http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/10/p-l-a-k-e-n-t-e-k-t-o-n-i-k-a-r-e-n-teoria http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/10/p-l-a-k-e-n-t-e-k-t-o-n-i-k-a-r-e-n-teoria

 Lurrazala ez da gainazal uniforme bat, baizik eta elkarrekin ahokaturik dauden plaka batzuek osatzen dute, puzzle baten piezen modura. Plaka horiek goiko mantuko gainazal erdi-jariakorraren gainean mugitzen dira, eta horrek, talka eta marruskadura bortitzak eragiten ditu, plaka-tektonika deituak.

Lurrak planeta gisa duen bizitasuna argi eta garbi ikus dezakegu zenbait fenomenotan, esate baterako sumendi eta lurrikaretan, eta horien jatorria barne-geruzen sakontasunean aurkitzen dugu.

Jarduera horrek zenbait arrazoi ditu, nahiz funtsezkoena planetaren barne-berotasuna den, horrexek ematen baitie energia eta indarra prozesu geologiko gehienei. Berotasun hori, nagusiki, lurraren eraketan sortutako tenperatura handitik dator.

Plaken arteko ukipen eta marruskadura-guneak jarduera geologiko handiko inguruak izan ohi dira, eta horietan izaten dira lurrikara eta sumendi-erupzio gehienak. Plaken ertzak hiru eratakoak izan daitezke:

  • Konbergenteak: bi plakek elkarrekin talka egiten dute.
  • Dibergenteak: bi plaka elkarrengandik bereizten dira, eta ondorioz, failak irekitzen dira eta mantutik datozen materialak lurrazalerantz igotzen dira.
  • Transformatzaileak: bi plaka paraleloki mugitzen dira eta marruskadura bortitza eragiten diote elkarri, sarritan lurrikara handiak eragiten dutenak.

    Plaken mugimendua kontinenteen jitoa izenez ezagutzen dugun fenomenoaren oinarria dugu.

Comments

]]>
Tue, 10 Jun 2008 09:09:07 +0100
W e g e n e r r e n Teoria. http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/10/w-e-g-e-n-e-r-r-e-n-teoria http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/10/w-e-g-e-n-e-r-r-e-n-teoria


Kontinenteen jitoa Alfred Wegener meteorologo eta geofisikari alemaniarrak proposaturiko teoria da. Teoria hori Kontinenteen eta ozeanoen jatorria liburuan proposatu zuen lehen aldiz Wegenerrek. Teoriaren arabera, kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen, eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandik hurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu zion.

Bere garaiko geologo gehienek gaitzetsi egin zuten teoria, inolako zentzurik ez zuelakoan. 50 bat urte igaro behar izan zuten Alfred Wegenerren teoria orokorki kontutan hartua izateko. Wegenerrek ezin izan zuen bere garaian frogatu, kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zein zen. Ilargia edo eguzkiaren indar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, eta mareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela. Wegenerren argumentuetako batzuk zuzenak ez baziren arren, Plaken tektonikaren teoriaren oinarriak jarri zituen.

Kontinenteen jitoa Wegenerren arabera

Orain dela 255 milioi urte, kontinente guztiak elkarturik zeuden, superkontinente erraldoi bat osatuz Pangea (lur guztia). Kontinente handi honen ingurua ozeano ikaragarri bat hedatzen zen Pantalasa (itsaso guztia). Duela 150 milioi urte, Pangearen zatitzea hasi zen. Superkontinentea bitan banatu zen orduan, batetik Laurasia iparraldean, eta bestetik Gondwana hegoaldean. Dinosauruak desagertu zirenerako (duela 65 milioi urte), lurrak gaur egun duen itxuraren antzekoa zeukan. Dena den, baziren desberdintasunak, esaterako India oraindik Asiari lotu gabeko uhartea zen, eta Amerika hegoaldea eta iparraldean banaturik zeuden.

Comments

]]>
Tue, 10 Jun 2008 08:50:47 +0100
Plaka Tektonikoen M u g i m e n d u a . http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/06/plaka-tektonikoen-m-u-g-i-m-e-n-d-u-a http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/06/06/plaka-tektonikoen-m-u-g-i-m-e-n-d-u-a - Zergaitik aldatzen ari da lurrazala?

 Kontinenteak plaken tektoniken gainean daude, eta plaka hauek Astenosferan daude jitoan. Hau, material likatsu batez osatua dago. Bertan, nukleotik gertuen dagoen materiala edo harria berotu egiten da eta goruntz joateko joera du. Igotzen doan moduan, hozten joaten da eta berriro behera egingo du. Honela, laba zikloak edo konbentzio korronteak sortzen dira. Hauen eraginez, plaka tektonikoak mugitu egiten dira, eta elkarren artean talka egin edo urruntzean, erlibea aldatu egiten da.

Konbentzio Korronteak

 - Nola sortzen dira mendikateak?

Mendikateak sortzeko hiru era daude:                                                        

1) Plaka ozeaniko bat beste ozeaniko baten kontra:

Bietako plaka bat bestearen azpian sartzen da, subdukzio bidez. Orduan, uharte bolkanikoak sortzen dira, urtutako materialak kanpora ateratzeko bidea eduki dezan.



Plaka ozeaniko bat beste ozeaniko baten kontra

            Japon inguruan, filipinetako plaka, ozeano bareko plaka eta eurasiakoa elkatzen dira.

2) Plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten kontra:

Plaka ozeanikoa kontinentalaren azpian sartzen da. Subdukzio gune horretan plaka kontinentalean mendiak azaltzen dira. Sumendiak ere agertzen dira maiz, materialak kanporatzeko.

Plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten kontra

               Nazkako plaka hegoameriketako plakarekin talka egitean subdukzioa gertatzen da.

3) Plaka kontinental bat beste kontinental baten kontra:

Plaka kontinentalak ozeanikoak baino dentsitate gehiago dutenez, ez da subdukzio kasurik ematen. Bi plakek kolisionatu egiten dute, mendikateak sortuz.



ala1.bmp 

Indiako plakak eurasiar plakarekin kolisionatu zuen duela 225 milioi urte eta horren ondorioz Himalaia sortu zen.
irati.jpg

 -Non daude sumendiak?

Bi plaka elkartzen diren lekuetan.


sumendiak1.png

- Zergaitik tsunamiak?

Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke.

 

- Chengduko lurrikara bezalako bat hemen gerta al daiteke?

Ez, bi plaken elkargunean kokaturik ez daudelako.

Comments

]]>
Fri, 06 Jun 2008 12:16:38 +0100
P l a k e n T e k t o n i k a . http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/05/29/p-l-a-k-e-n-t-e-k-t-o-n-i-k-a http://pitxiness.nireblog.com/post/2008/05/29/p-l-a-k-e-n-t-e-k-t-o-n-i-k-a Blog honen helburua nagusia, geologiako ikasgaia lantzea da. Azterketa egin beharrean, zenbait galderari erantzugo diegu. Honen bitartez, plaken tektonikari buruz arituko gara. Gustokoa eta interesgarria izatea espero dugu!

Comments

]]>
Thu, 29 May 2008 09:28:32 +0100