Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

T s u n a m i a k .

pitxiness @ 12:33 Tagak:

Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua.

 Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia.


Izandako tsunamiak:

Gehiengo tsunamiak Ozeano Bareko kostetan gerazten dira, baina mundu osoan gerta daitekeen fenomenoa da, ur kopuru handiak dauden lekuetan (itsaso, ozeano, aintzira). Ehunka tsunami sarri izaten dira, baina hain dira txikiak ezen ez diren arriskutsuek ezta detektatzen ere,ekipamendu espezializatuarekin ez bada.

1650 K.a. - Santorini edo Thera (Grezia)

1650 eta 1600 K.a. tartean (oraindik eztabaidagai), Greziako Santorini sumendi-uhartea eztanda egin zuen, uhartearen bi herenak ur azpian jaurtiz. 100-150 metroko tsunamia sortu zuen eta Kretako kosta suntsitu (70 kmra), kultura minoikoa ia ezabatuz. Gertaera hau jotzen da Platonen iturburu bezala Atlantisen mitoa idazteko Kritias bere liburuan.

1755 - Lisboa (Portugal)

Milaka lisboatar hil ziren, 1755eko Lisboako lurrikara ondoren sortutako tsunamiak. Lurrikarak sortutako txikizio eta anabasak milaka portugaldar bultzatu zituen Lisboako kostara, sutetik ihesi. Han, lurrikara eragindako olatu erraldoiak harrapatu zituen. Katastrofe hartan Lisboako beheko auzo guztia deuseztatu zen, Pombal markesak berreraiki zuelarik.

1883 - Krakatoa (Indonesia)

Krakatoa sumendi-uhartea guztiz lehertu zen, barneko magma poltsak presio izugarri handiak jasan ondoren. 40 metroko olatu erraldoia sortu zuen eta 36.000 hildako.

2004 - Indiako Ozeanoko Tsunamia

2004ko abenduaren 26an Indonesiako mendebaldean dagoen Banda Aceh estatutik kilometro batzuetara epizentroa zuen 9,2 Richter eskalako lurrikarak sortua. 320.000 hildako (210.000 Indonesian bakarrik). Ozeano Indioko kosta guztietan pairatu zuten: Indonesian, Malaysia, Tailandia, Bangladesh, India, Sri Lanka, Somalia, Kenia, Tanzania. Ozeano Barean ez bezala, Ozeano Indioko herrialdeek ez zuten tsunami alerta zerbitzu garaturik

(Ikusi loturetan 2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara)

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>