P l a k e n T e k t o n i k a r e n Teoria.
Lurrazala ez da gainazal uniforme bat, baizik eta elkarrekin ahokaturik dauden plaka batzuek osatzen dute, puzzle baten piezen modura. Plaka horiek goiko mantuko gainazal erdi-jariakorraren gainean mugitzen dira, eta horrek, talka eta marruskadura bortitzak eragiten ditu, plaka-tektonika deituak.
Lurrak planeta gisa duen bizitasuna argi eta garbi ikus dezakegu zenbait fenomenotan, esate baterako sumendi eta lurrikaretan, eta horien jatorria barne-geruzen sakontasunean aurkitzen dugu.
Jarduera horrek zenbait arrazoi ditu, nahiz funtsezkoena planetaren barne-berotasuna den, horrexek ematen baitie energia eta indarra prozesu geologiko gehienei. Berotasun hori, nagusiki, lurraren eraketan sortutako tenperatura handitik dator.
Plaken arteko ukipen eta marruskadura-guneak jarduera geologiko handiko inguruak izan ohi dira, eta horietan izaten dira lurrikara eta sumendi-erupzio gehienak. Plaken ertzak hiru eratakoak izan daitezke:
- Konbergenteak: bi plakek elkarrekin talka egiten dute.
- Dibergenteak: bi plaka elkarrengandik bereizten dira, eta ondorioz, failak irekitzen dira eta mantutik datozen materialak lurrazalerantz igotzen dira.
- Transformatzaileak: bi plaka paraleloki mugitzen dira eta marruskadura bortitza eragiten diote elkarri, sarritan lurrikara handiak eragiten dutenak.
Plaken mugimendua kontinenteen jitoa izenez ezagutzen dugun fenomenoaren oinarria dugu.


Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi