Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua.
Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia.
Plaka tektonikoen mugimenduak eta ertz motak ikusteko, Klikatu loturetan azaltzen den, "PLAKEN MUGIMENDUAK"atalean.
L U R R I K A R A K
Lurrikara, baita ere seismo edo sismoa, lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitzei deitzen zaie, normalean jatorri tektoniko edo bolkanikoa dutenak. Lurrikaren, bere jatorrien eta uhin sismikoak lurrean zehar nola zabaltzen dire aztertzen duen zientziari sismologia deitzen zaio.
Lurrikara gehienak plaka tektonikoen mugetan konzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira. Ziklo sismiko izeneko ziklo baten amaieran gertatzen dira, noiz lurraren barnean deformazioaren indarra pilatzen da, gero bapatean askatuz eta lurrikara sortuz. Honen ondoren, deformazioa berriro pilatzen hasten da.
Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari epizentro.
Plaken tektonikaren teoria edo Tektonika global berria, litosfera mantuaren gainean higitzen diren plaketan zatiturik dagoela dioen teoria zientifikoa da. Teoriak plaken mugimenduak, norabideak eta elkarrekintzak ere deskribatzen ditu. Litosferako plakek lurrazalean sortzen dituzten konplexutasunak aztertzen ditu eta kontinenteen jitoa eta hondo ozeanikoaren hedatzearen teorietan oinarriturik dago.
Litosferako plakak lurrazal ozeaniko zein kontinentala osatzen duten egitura erraldoiak dira. Plakok, dortsal ozeaniko, transformazio-faila, ozeanoko fosa eta kontinente mailako apurketa handiez mugaturik daude. Zurrunak dira eta lurrazala eta mantuaren gainaldea osatzen dute. Astenosferaren gainean etengabeko higiduran aurkitzen dira, gainera. Astenosfera, era berean, mantuaren gehiengoa osatzen duen mesosferaren zati bat da. Ikuspuntu tektonikotik begiratuta, badirudi masa inertea dela.