- Zergaitik aldatzen ari da lurrazala?
Kontinenteak plaken tektoniken gainean daude, eta plaka hauek Astenosferan daude jitoan. Hau, material likatsu batez osatua dago. Bertan, nukleotik gertuen dagoen materiala edo harria berotu egiten da eta goruntz joateko joera du. Igotzen doan moduan, hozten joaten da eta berriro behera egingo du. Honela, laba zikloak edo konbentzio korronteak sortzen dira. Hauen eraginez, plaka tektonikoak mugitu egiten dira, eta elkarren artean talka egin edo urruntzean, erlibea aldatu egiten da.

- Nola sortzen dira mendikateak?
Mendikateak sortzeko hiru era daude:
1) Plaka ozeaniko bat beste ozeaniko baten kontra:
Bietako plaka bat bestearen azpian sartzen da, subdukzio bidez. Orduan, uharte bolkanikoak sortzen dira, urtutako materialak kanpora ateratzeko bidea eduki dezan.
Japon inguruan, filipinetako plaka, ozeano bareko plaka eta eurasiakoa elkatzen dira.
Irakurri gehiago »